BiscayTIK Fundazioa - BiscayTIK proiektuak Eraginkortasunaren Saria irabazi du Erroman

Udaletxearen edo mankomunitatearen logoa

Albisteak

 

Duela gutxi, Kolonbiako 20 alkatek BiscayTIK Ezagutzaren Zentroa bisitatu zuten, Getxon, non Jose Maria Iruarrizaga Ogasuneko foru diputatuak hartu zituen. Orain, proiektuak nazioartera zabaltzeko urratsak finkatzen jarraitzen du.

Hala, Fundazioaren zuzendari Ibon Oñate Worldwide Government Solutions Forum 2011 foroan egon zen pasa den astean, Erroman. Ekitaldi horretan, munduko ekimen teknologiko garrantzitsuenen ordezkariek parte hartu zuten eta Oñatek BiscayTIK proiektuak toki administrazioei eta herritarrei eskaintzen dizkien onurak azaldu zituen.

Foro horretan, BiscayTIK proiektuak Eraginkortasunaren Saria eskuratu zuen, ekonomiari, energiari eta denborari dagokienez ahalbidetzen duen aurrezpen garrantzitsuagatik. BiscayTIK fundazioaz gain, beste erakunde batzuk ere jaso zuten saria: Madril hiriak, Panamako gobernuak eta Suediako eta Kanadako zenbait udalerrik.

Brasil eta Topaketa Iberoamerikarra

Proiektuarekiko nazioarteko interesa ez da Europara mugatzen. Hala, apirila amaieran, BiscayTIK Fundazioa Brasilen egingo den Hegoaldeko Kudeaketa Publikoari buruzko Kongresuan egongo da. Kongresu horretan 1.000 pertsona baino gehiago elkartuko dira eta aurten kudeaketa-praktika eraginkorrak nabarmenduko dira. Eremu honetako lankidetza oso garrantzitsua da, Hego Amerikako herrialdeak gaur egun modernizazio digitalaren arloan erakusten ari diren interes handia kontuan hartuta. Brasilen dagoen denboran, BiscayTIK fundazioko zuzendari nagusia Belo Horizonte hiriko ordezkariekin bilduko da. Hiri hori Minas Gerais estatuko hiriburua da eta bertako ordezkariek interes handia dute BiscayTIK teknologia haien udalerrian aplikatzeko aukerak ezagutzeko.

Kongresuan izango duen parte-hartzeaz baliatuta, Ibon Oñatek Hiri Digitalen XII. Topaketa Iberoamerikarrean parte hartzeko gonbidapena helaraziko die gainerako partaideei. Topaketa hori gaztelaniaz egiten den tokiko administrazio elektronikoari buruzko hitzordurik garrantzitsuena da, eta aurten Bizkaian egingo da, irailean.

Gogorarazi behar da Medellinen egin zen Hiri Digitalen azken edizioan Bizkaia aukeratu zutela 2011ko edizioaren egoitza izateko, Bizkaiko Foru Aldundiak tokiko administrazio elektronikoaren alde egin duen apustu argiaren aitorpen gisa.

 

HARREMANETARAKO

Recepcionista
HERRITARREI ARRETA
FUNTZIONARIOEI ARRETA